XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XXV. ESKUBIDEA

Zer ote da eskubidea?, nola ulertu bearamplt;rampgt; dugu itz onen zentzuna?

Onela edo erantzuteko.

Berezkoak diran arauen artean, legeak zedarritzen dituen mugaen barnean, gizarte erakundeak jarritako bideetan barna edo ekanduzko eduetatik irten gabe, norberak, gizon bakoitzak ari-izateko duen almena; gizon guztiek eta bakoitzak erabili dezaketen almena, ororena dana.

Orrela dalarik, oso mugatua bezela agertzen zaigu eskubidea; jakiña iñork egin ezin baitezake nai duena edo otu dakioken ezer, burutuaren gañetik azke yarduteko, egiten duenaren erantzupena aintzakotzat artu gabe; bai yardespena gizonarentzat alboan utzi ezin diteken jokera da, ezinbesteko jokera.

Bidezkoa danez gizon baten eskubideak beste gizonen alkea eskatzen du, ta bearrezkoa da orrela izatea, osterantzean eskubidea ezereztuta geratuko litzakelako.

Onela batzuen eskubideak eta oyei buruzko besteen lotsaren artean gentzan bizi al-izateko gertatu bearamplt;rampgt; oreka egokia.

Orra gizonak alkarrekin bizi al-izateko jokera ederra, baitezpadakoa bezela onartzekoa dana.

Oso zabala da arauen artean dagoen landa, bertan eskubideak erabiltzeko; orrengatik zalla dirudi bere eskubideak erabiltzeko oztoporik aurkitzea; aitzitik, alde guztietatik ori egiteko, mota guziko laguntzak azaldu bearr-izango lirake.

Alaz ere askotan agertzen dira besteen eskubideak ukatzeko gerturik dagozenak, sarri bidegabekeriak aunitz burutzean.